domingo, 7 de junio de 2015

Ipuina: Guztiz ordainduta


Egun batean mutiltxo bat bere amarengana hurbildu zen. Ama sukaldean zegoen gau hartarako afaria prestatzen goxo-goxo. Eta umeak berak idatziriko papertxo bat eman zion amari. Ohar horretan ondorengoa jartzen zuen:
-      Belarra mozteagatik: 5 euro
-      Nire logela astero txukuntzeagatik: euro 1
-      Dendara mandatuak egitera joateagatik: 0,50 zentimo
-      Anai txikia zaintzeagatik: 0,25 zentimo
-      Zaborra kalera eramateagatik: euro 1
-      Eskolan nota onak ateratzeagatik: 5 euro
-      Patioa garbitzeagatik: 2 euro
-      GUZTIRA: 14,75 euro sor dizkidazu.

Ama ohar hura irakurtzean harriturik geratu zen. Eta denbora batez pentsatu ondoren, beraiek bizitutako momentuetan pentsatu eta ondorengo nota idatzi zion bestearen atzeko aldean:
-      Nire sabelean 9 hilabetez eramateagatik: 0 euro
-      Zure ohearen ondoan zu zaintzen egondako gauengatik: 0 euro
-      Bizi ditugun momentu zail eta isuritako malkoengatik: 0 euro
-      Ikasten lagundu zaitudan momentu guztiengatik: 0 euro
-      Urteetan emandako jostailu, arropa eta elikadurarengatik: 0 euro
-      Guzti honen batura egiten bukatzen duzunean, konturatuko zara maitasunak ez duela preziorik.

Mutilak oharra irakurtzen bukatu zuenean, malkoak bere masailetatik behera jaisten hasi ziren. Orduan konturatu zen, benetan oker jokatu zuela, maitasunak preziorik ez duelako eta bueltan ezer eskatu behar ez delako. Horregatik bere amaren begietara begiratu eta esan zuen “Ama benetan bihotz-bihotzez maite zaitudala”. Gero, oharra hartu eta ondorengoa idatzi zuen: faktura, guztiz ordaindua.

Hausnartzeko galderak:
-      Nola uste duzue portatu zela umea? Arrazoia zeukan?
-      Nola sentituko zen ama?

-      Zuen gurasoei eta ingurukoei eskerrak ematen dizkiozue ematen dizueten guztiarengatik? 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada