domingo, 14 de junio de 2015

Keinua: ESKERRIK ASKO

Proposatuko dugun keinua oso sinplea da, seguruenik guztiok ezagutuko duzuela. Dinamikaren izena “armiarma sarea” da. Normalean haria edo artilea beharko genuke, baino oraingoan ezer gabe egingo dugu. Pertsona bat hasiko da hitz egiten; gelakide bat aukeratuko du eta esango du adibidez: “Mikel, eskerrik asko arazoak ditudanean nire ondoan zaudelako”. Orduan Mikelek beste pertsona bat aukeratuko du eta zerbaitengatik eskerrak emango dizkio.


Horrela jarraituko dugu gelako pertsona guztiek parte hartu arte. Dinamika honekin kate edo sare moduko bat sortuko dugun, non mundu guztiak eskerrak ematen eta jasotzen dituen. Ariketa polita izan daiteke ikasturteari amaiera emateko eta denak kontent bukatzeko.


domingo, 7 de junio de 2015

Ipuina: Guztiz ordainduta


Egun batean mutiltxo bat bere amarengana hurbildu zen. Ama sukaldean zegoen gau hartarako afaria prestatzen goxo-goxo. Eta umeak berak idatziriko papertxo bat eman zion amari. Ohar horretan ondorengoa jartzen zuen:
-      Belarra mozteagatik: 5 euro
-      Nire logela astero txukuntzeagatik: euro 1
-      Dendara mandatuak egitera joateagatik: 0,50 zentimo
-      Anai txikia zaintzeagatik: 0,25 zentimo
-      Zaborra kalera eramateagatik: euro 1
-      Eskolan nota onak ateratzeagatik: 5 euro
-      Patioa garbitzeagatik: 2 euro
-      GUZTIRA: 14,75 euro sor dizkidazu.

Ama ohar hura irakurtzean harriturik geratu zen. Eta denbora batez pentsatu ondoren, beraiek bizitutako momentuetan pentsatu eta ondorengo nota idatzi zion bestearen atzeko aldean:
-      Nire sabelean 9 hilabetez eramateagatik: 0 euro
-      Zure ohearen ondoan zu zaintzen egondako gauengatik: 0 euro
-      Bizi ditugun momentu zail eta isuritako malkoengatik: 0 euro
-      Ikasten lagundu zaitudan momentu guztiengatik: 0 euro
-      Urteetan emandako jostailu, arropa eta elikadurarengatik: 0 euro
-      Guzti honen batura egiten bukatzen duzunean, konturatuko zara maitasunak ez duela preziorik.

Mutilak oharra irakurtzen bukatu zuenean, malkoak bere masailetatik behera jaisten hasi ziren. Orduan konturatu zen, benetan oker jokatu zuela, maitasunak preziorik ez duelako eta bueltan ezer eskatu behar ez delako. Horregatik bere amaren begietara begiratu eta esan zuen “Ama benetan bihotz-bihotzez maite zaitudala”. Gero, oharra hartu eta ondorengoa idatzi zuen: faktura, guztiz ordaindua.

Hausnartzeko galderak:
-      Nola uste duzue portatu zela umea? Arrazoia zeukan?
-      Nola sentituko zen ama?

-      Zuen gurasoei eta ingurukoei eskerrak ematen dizkiozue ematen dizueten guztiarengatik? 

martes, 2 de junio de 2015

ESKER ONAren ERAMAILEak izan gaitezen!!!


Azkenean iritsi zaigu azkeneko hilabetea. Guztiok gogoz gaude oporrak hartzeko egindako lan gogorraren ondoren. Gainera, eguraldi onak, egunak luzeagoak dira, eskolan bakarrik goizez gaudela, San Martzialak gertu ditugula… guzti hauek kontent egoten laguntzen gaituzte.

Gure ingurura begiratzen badugu konturatuko gara zoriontsu egiten gauzak eta pertsona pilo bat daudela. Benetan eskertzekoa da Jainkoak eman digun bizitza. Baino zenbatetan ematen ditugu eskerrak?

Egunero gure bizitzan pertsona askorekin izaten gara harremanetan eta horregatik oso garrantzitsua da jakitea nola jokatu behar dugun. Denbora asko pasatzen dugu protestatzen eta gustatzen ez zaizkigun gauzez hitz egiten. Eta norbaitekin haserretu ezkero, hau gogor kritikatzen dugu eta mundu guziari kontatzen diogu. Egun oso batean zehar begiak itxi ez gero, konturatuko ginen denboran guztian iskanbilak entzungo genituela, baita haserreak ere.

    Baino konturatu al zarete gure inguruko pertsonak gure altxorrik preziatuenak direla? Zer egingo genuke beraiek gabe? Egia da batzuetan eztabaidak edo arazoak ditugula, baino askoz ere garrantzitsuagoa da ohartzea gure lagunek eta ingurukoek gugan sor ditzaketen poza eta sentimendu onak.

         Horregatik azkeneko hilabete honetan ahaleginduko gara eskerrak emanez. Doakoa da eta ez zaigu ezer kostatzen; eta bueltan jasotzen duguna oso handia da: gure ingurukoek irribarreak eta zoriontasunak.


Izan gaitezen Esker onaren eramaileak!!!