domingo, 26 de abril de 2015

Bideoa: TOLERANTZIA ETA ERRESPETUA

Gaurkoan ikusiko dugun bideoa haurrek ulertzeko oso erraza da. Bertan txori txiki eta berdintsu pilo bat ikusiko ditugu. Bat-batean desberdina eta askoz ere handiagoa den txori bat agertuko da beraien laguna izateko nahian. Baino txori txikiek beraz barre egingo dute, desberdina delako. Bukaeran zoritxar pixka bat jasango dute txori txikiek errespetu falta izateagatik.


Bideo honen helburua da erakustea besteez barre egitea gaizki dagoela eta luzarora begira, arazoak ekar ditzakegula.

                              ikusi BIDEOA


Hausnartzeko galderak:
-         Nolakoa iruditzen zaizue txori txikien jarrera?
-         Nola sentituko da beste txoria?
-         Zergatik iruditzen zaizue azkenean txori txikiek hegan ateratzen direla?
-         Ze ondorio ekarri litzaiguke besteez barre egiteak?




domingo, 19 de abril de 2015

Ipuina: IKUSI (errespetuaren inguruko ipuina)

Ipuina: Ikusi
Urteetan sartua zegoen gizonak ikusteko arazo handiak zituen. Zenbait lagunekin museo bat bisitatu zuen, artean aditua baitzen. Tamalez, egun horretan betaurrekoak etxean ahaztu zituen eta ezin zituen koadroak behar bezala ikusi. Galerian sartu orduko, aurrean zuen pintura kritikatzen hasi zen. Bere aurrean gorputz baten erretratua zuela pentsatuz, harro-harro, esaten hasi zen:

-     Koadroaren markoa zeharo desegokia da. Bertan dagoen gizonaren janzkera itsusia eta desitxurosoa da. Egia esan, artistak kale egin zuen pintatutako pertsonai hain itsusia eta zikina aukeratzerakoan. Koadroa errespetu-falta izugarria iruditzen zait.

Gizonak pinturari buruz zorrotz hitz egiten jarraitu zuen. Orduan, bere emazteak gozoki hartu zuen eta jendartean eramaten zuen bitartean esan zion suabe-suabe:

-         Maitea, ispilu bat baino ez zara begiratzen ari.

MEZUA: Gure gabeziak ikusten eta onartzen kostatzen zaigu, baina besteengan oso garbi ikusten ditugu.


Hausnartzeko galderak:

-         Nola sentituko zen gizona ispilu baten aurrean zegoela jakitean?
-         Zer da errazagoa kritikatzea, gure burua ala beste pertsonak?
-         Gai gara gure akatsak onartzeko eta errespetatzeko?
-         Zerbait kritikatzen edo zuzentzen dugunean errespetuz egiten dugu?

domingo, 12 de abril de 2015

Gogoeta: ERRESPETUA

ERRESPETUAren eramaileak izan gaitezen

Dagoeneko oporrak bukatu zaizkigu eta eskolan gauden bueltan gehiago ikasteko asmoz. Lan handia egin dugu eta egia esateko nahiko gutxi falta zaigu ikasturtea bukatzeko. Baino dakizuen bezala irakasleontzat ez da bakarrik garrantzitsua zuei matematikak, euskara edo ingelesa bezalako ikasgaiak erakustea. Hori bakarrik gure jakintzaren zati bat da. guretzat inportanteena pertsona onak izaten erakustea da. eta horregatik hilabete honetan zehar Errespetua landuko dugu.

Askotan entzungo zenuten gauzak errespetuz egin behar direla edo pertsonak errespetuz tratatu behar ditugula. Baino, zer da errespetua? Gauza asko izan daitezke. Baino orokorrean esan nahi du, besteak tratatu behar ditugula guri tratatzea gustatuko litzaigukeen moduan. Hau da, besteei ez egin, zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.

Aurreko hilabeteetan pertsonen arteko desberdintasunak zerbait positibo bezala ikusi dugu. Eta balore honekin pausu bat aurrera eman nahi dugu. Errespetua ez da bakarrik pertsonak bakean uztea edo ez molestatzea. Baizik eta bakoitza den bezalakoa onartu eta maitatu. Eta hori da hilabete honetan ahaleginduko garena.

Pentsatu momentu batez zure lagun guztietan. Guztiek izango dute guri gustatzen ez zaigun zerbait (agian oso berritsuak dira, edo gehiegi agintzen dute, edo aspergarriak dira…); baino hori kenduta asko maite ditugu. Hala ere, badaude beste pertsona batzuk askoz ere desberdinagoak direnak, baino horiek ere maitatuko ditugu. Besteen iritziak eta pentsamenduak entzun eta onartu behar ditugu. Horregatik ezin dugu esan gure ideiak besteenak baino hobeak direnik.

         Beraz, ea hilabete honetatik aurrera gai garen pertsonak diren bezala onartzen eta errespetatzen eta modu onean tratatzen. Errespetua baita erlazio guztien oinarria. Gure inguruko pertsonak onartu eta errespetatzen baditugu, ez dira arazorik sortuko.


Nor ausartuko da eskolan ERRESPETU eramaile izatera?