domingo, 22 de marzo de 2015

Ipuina: KOLORE-KOLORE

Koloreen munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea esperantzaren sinboloa da. Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta gehiegi konplikatzen direnean, Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen ez baduzue, edozer konpondu daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia positiboaz kargatzen dira eta arazoak konpontzen dituzte.

Bestalde horia da. besteak elikatzea gustatzen zaio, eta horregatik zerealetan bizi da gehienbat. Hala ere, luzaroan oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan gehiegi dagoen bitartean, besteetan ez da iristen.

Kolore laranjak berriz, beroa igortzen du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana hurbiltzen dira berriro goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja Eguzkian bizi delako.

Gero marroia dago, oso gaizki sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen zaionean “que marrón” esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait gertatzen denean kolore marroiari botatzen diote errieta. Horregatik, kolore marroia basora joan zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri daudenean, berarengana joaten dira lasaitzeko.

Gorria beti gelditu ezinik dabil. Beti arazoetan sartzen oso bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu dezakegu, politikoetan, etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako, gure bihotzetan bizi baita.

Ezin ditugu beltza eta txuria ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik daude eta.  Orduan, siamesak direnez, aprobetxatzen dira besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe aldatuz. Baino ez dute inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek badutela zerbait txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartzatela zerbait ona; argia eta itzala bezala.

Eta ezin genituen arrosa eta urdina ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak eta eskuzabalak ziren. Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta erabakiak hartzen debekatu diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra izatea debekatu diote. Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti panpinekin jolastu behar zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino egia esateko urdinari panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosa primeran pasatzen zuen futbolean.

Horregatik ezkutatzen ikasi zuten eta beraien jolasak elkartrukatzen ere. Pentsatu nahi zutenean, pentsatzen zuten; negar egin nahi zutenean, negar egiten zuten.

Baino horrelakoetan koloregabeak iristen ziren esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu panpinak” “eta zu arrosa, baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta horrela urteak eta urteak pasa ziren; menderik mende.

Azkenean gure bi kolorean beldurrez egoten nekatu ziren; beraiek beraien izaera propioa izan nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta horrexegatik egun batean koloreen mundutik ihes egin zuten. Urdina oso beldurturik zegoen; baino arrosak ideia bikaina izan zuen “zergatik ez gara gu biok nahasten?”.

Eta hala izan zen. Nahastu eta kolore MOREA sortu zuten. Honenbestez morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera besteei laguntzen atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra duenean negar egiten du; baino segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi duenean, baloiarekin ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen da. nahi duena egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez diolako.

Horregatik morea libre izan nahi duten pertsona guztietan bizi da.

Hausnartzeko galderak:
-        Zein da ipuinetik gehien gustatu zaizun kolorea?
-        Zeinekin identifikatu zara?
-        Uste al duzu neskak eta mutilak desberdinak direla?

-        Zer gertatzen da mutil batek panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean? 

domingo, 15 de marzo de 2015

Bideoa: SOMOS IGUALES y DIFERENTES

Aurreko asteetan landu dugun bezala, berdintasuna gure bizitza alor guztietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Ez bakarrik neska-mutilen artean. Baizik eta, arraza desberdinen artean, familia eredu desberdinen artean, maila sozio-ekonomiko desberdinen artean, ikasketa maila desberdinak dituzten pertsonen artean…


Horregatik oso bideo labur batzuk ikustea proposatzen dizkizuegu. Horietan berdintasuna eremu desberdinetan ikusteko aukera izango dugu. Guk 5 sketch aukeratu ditugu. Baino youtube sartu ezgero gehiago daude; bilduma bat baita.




 Hausnarketa egiteko:

  • -        Zer erakutsi nahi ziguten aurreko bideoek?
  • -        Zuek uste duzue gure inguruan egoera horiek normaltzat hartzen ditugu?
  • -        Norbait desberdina denean normal tratatzen dugu?
  • -        Zer egin dezakegu guk gure inguruan berdintasunaren alde?

viernes, 6 de marzo de 2015

BERDINTASUNA gogoeta

Zer da berdintasuna? Guztiak berdinak al gara? A ze galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Eta gainera hori da aurreko hilabetean zehar landu genuena abilezien balorearekin. Baino esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu.

Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da. eta egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez dituztelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten duzue? Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak izatea.


Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa… Guztiak gara berdinak.