domingo, 30 de noviembre de 2014

GABONAK gogoeta

 GABONen eramaileak izan gaitezen


Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna? Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke, baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten Olentzero eta errege magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu…

Guzti honi Gabonak esaten diogu. Gauza asko ditugu dagoeneko, baina beti gehiago nahi izaten dugu. Askotan, urte berrian eskolara etortzen garenean opariei buruz soilik hitz egiten dugu.

Zuk uste duzue Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada, goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Aurreko lau asteetan, abendualdian alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatzen dugu. Dagoeneko badakigu zergatik ospatzen ditugun gabonak eta zergatik dauzkagun oporrak.

Beraz, Gabonak ondo prestatzera gonbidatzen zaitugu, hau da, opariez gainetik familiarekin egotearena, lagunak zaintzearena, beharra duenarekin gogoratzearena. Saia gaitezen eskuzabalak izaten eta zintzoak izaten. Kontura gaitezen zenbat gauza ditugun dagoeneko eta guztiagatik eskerrak emango ditugu. Maite ditugun guztiak burura ekarriko ditugu eta desio politak eskainiko dizkiegu.


Goazen ba desira onen eramaileak izatera!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario