domingo, 30 de noviembre de 2014

GABONAK gogoeta

 GABONen eramaileak izan gaitezen


Zer dira gabonak? Zer da benetan ospatzen duguna? Konturatuko zineten bezala, azaroan hasi ziren gabonetako iragarkiak telebistetan eta aldizkarietan ere. Bertan opari mordo bat ikusi daitezke, baita elikadura berezia eta goxoa ere. Denak hasten gara pentsatzen aurten Olentzero eta errege magoei eskatuko dizkiegun gauzetan; aldizkariak ikusi, eskaparateak eta dendak bisitatu, eskutitzak idatzi, zapatak garbitu…

Guzti honi Gabonak esaten diogu. Gauza asko ditugu dagoeneko, baina beti gehiago nahi izaten dugu. Askotan, urte berrian eskolara etortzen garenean opariei buruz soilik hitz egiten dugu.

Zuk uste duzue Jesus elkarrizketa hauek entzutean pozik jarriko dela? Hau da berak erakutsi nahi ziguna? Zuen erantzuna ezezkoa bada, goazen gure bihotzak prestatzera eta benetako gabonak ospatzera. Aurreko lau asteetan, abendualdian alegia, Jesusen jaiotzerako bidea prestatzen dugu. Dagoeneko badakigu zergatik ospatzen ditugun gabonak eta zergatik dauzkagun oporrak.

Beraz, Gabonak ondo prestatzera gonbidatzen zaitugu, hau da, opariez gainetik familiarekin egotearena, lagunak zaintzearena, beharra duenarekin gogoratzearena. Saia gaitezen eskuzabalak izaten eta zintzoak izaten. Kontura gaitezen zenbat gauza ditugun dagoeneko eta guztiagatik eskerrak emango ditugu. Maite ditugun guztiak burura ekarriko ditugu eta desio politak eskainiko dizkiegu.


Goazen ba desira onen eramaileak izatera!!!

domingo, 23 de noviembre de 2014

BATASUNA bideoa

Bideoa: BATASUNAren INDARRA

Ondorengo bideoan hiru sekuentzi ezberdin ikusteko aukera izango dugu. Guztietan mezu berdina jasoko dugu protagonisten eskutik. Antzeman daiteke elkartzen garenean gai garela gauzak aurrera ateratzeko, naiz eta zailak izan.


  








Hausnartzeko galderak:

-      Zer uste duzue erakutsi nahi zigula bideoak?
-      Pinguino bakar batek orka bati irabazi ahalko zion?

-      Guk zertarako elkartu gaitezke? Zer lortu genezake gelakideon artean?

domingo, 16 de noviembre de 2014

BATASUNA keinua

 Kyondo proeikturako sobreak


Aste honetan Maria Haurraren ospakizunekin egongo gara. Baino ez ditugunez gure dinamikak alde batera utzi nahi eta ez dugunez gauzak gehiegi konplikatu nahi. Pentsatu dugu aste honetako dinamika Kyondo-ko proiekturako diru bilketa izatea. Horregatik aurreko astean banaturiko sobreak bilduko ditugu eta toki jakin batean utziko ditugu.


Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. guztion artean herri horretako ospitalea martxan jartzeko gai gara. Beraz, denon artean lortu dezakegu. Ea lortzen dugun denok parte hartzea, proiektu polit honi laguntzeko. 


domingo, 9 de noviembre de 2014

BATASUNA ipuina

Ipuina:  NOEren ARKA

Dilubioa eta gero, animaliek hainbeste denbora zeramaten Noeren arkan, dibertitzeko jokoak eta ekintzak antolatu zituztela. Hau egitean ez ziren oso fin ibili eta joko batean okilak arkaren lurrean zulo bat egin zuen. Zuloa handitu eta gero eta ur gehiago sartzen zen barrura. Banaka-banaka, bertako animaliek zuloa konpontzen saiatu ziren, inork ezin zuen ezer egin, ezta kastoreek ere ez, holako lanetan trebeak direnak. Orduan, kezkatzen hasi ziren, arka hondoratu baitzitekeen.

Erleak hitza hartu zuen eta erleek nola elkarrekin egiten zuten lan azaldu zien guztiei: taldeka egiten zutela, bakoitzak hoberen egiten zuen hori aurrera eramaten. Animalia guztiak antolatzen eta taldeetan lanean hasi ziren: Txoriek arka jasorik goraka egiten zuten, elefanteek eta beste animalia handiek ahoak urez bete eta kanporatzen zuten itsasorantz, animalia azkarrenek beren habiak eta etxeak egiteko materialak bilatzen zituzten zuloa estaltzeko. Horrela, denek lanean ari zirela lortu zuten zuloa txikitzea, baina ez zuten guztiz estali.

Etsituta, laguntza gehiago bilatzen hasi ziren, baina arkako guzti-guztiek beren lana zuten. Bat-batean, arrain bat sartu zen barrura eta beste animaliek zeukaten arazoaz konturatu ziren. “Ez diegu laguntzarik eskatu arrainei!!!” esan zuen erleak.  Laguntza eskatu eta arrainak eta arrainak hurbildu ziren bertara, baita bale handia ere. Baleak estali zuen zuloa arkako animaliak konponketa bukatzen zituzten bitartean. Eta horrela, animalia guztien laguntzarekin guztiak salbatu ziren.


Hausnartzeko galderak:


-      Nola lortu zuten itsasontzia konpontzea?
-      Zer gertatuko litzateke animalietakoren bat siesta botatzen egongo balitz?
-      Eskolan nola egiten duzue lan hobeto, bakarka ala taldean?
-      Zeintzuk dira taldean lan egitearen alde onak?

-      Denen artean mundua aldatu dezakegu?

domingo, 2 de noviembre de 2014

BATASUNA gogoeta

Gogoeta: BATASUN eramailea izan!!!

Hilabete berri bati hasiera emango diogu eta horrexegatik balore berri bat lantzea proposatzen dizuegu. Gainera Azaroa hilabete garrantzitsua da gure eskolarentzat. Ba al dakizue zergatik? Naiz eta aste batzuk falta, hilabete honen bukaeran Maria Haurraren eguna ospatuko dugu. Santa Juanak bera aukeratu zuen eredu bezala eta horrexegatik bere pausuak jarraitu nahi ditugu.

Maria gauza on askoren eredu dugu; eskuzabala zen, langilea, beti laguntzeko prest, indartsua, hezitzailea, maitekorra… Honenbestez, gaur egungo mundua nola dagoen ikusita behar beharrezkoa ikusten dugu balore horiek berriz ere berreskuratzea.

Eta nola aldatu mundua? Zer aldatuko zenuketen? Injustizia asko daude, baita gerrateak,hondamendi naturalak, arazo ekonomikoak … Eta zuek mundua aldatzeko gai zareten galdetuko bagenizueke, zer erantzungo zenuten? Ba guk baietz uste dugu. Bakarka ezin dugu gehiegi egin; baino elkartzen goazen einean arazoak konpontzen doaz. Badago esaera bat esaten dueña: “bi buruk bat baino hobeto pentsatzen dute”; eta hori guztiz egia da. Klasean zaudetenean adibidez, lanak errazago egingo dituzue txokoetan zaudetenean, ezta? Eta “lapices al centro” edo “folio giratorio” bezalako teknikekin seguru gusturago zabiltzatela bakarka baino.

Eta hori guztia da elkarrekin gaudenean seguruago sentitzen garelako. Beraz, pentsa eskola osoa elkartzen bagara, zenbat gauza lor ditzakegun! Beraz goazen gure inguruan arazoak dituzten pertsonengan pentsatzera. Zer egin dezakegu beraiei laguntzeko? Jende asko dago arazo ekonomiko larriekin, eta askotan janarirako ere ez dutela. Eta gure esku dago hori aldatzea.

Gogoratu munduko pertsona guztiak puzzle erraldoi bateko piezak garela. Denak ezinbestekoak. Eta pieza horietako bat falta bada, puzzleak ez du ezertarako balio. Goazen ba mundu polit baten irudia sortzera gure piezekin; denen artean ahal dugu eta!



Izan gaitezen ELKARTASUNAren eramaile!!!