martes, 2 de septiembre de 2014

Ikasturte hasierako IPUINA

Zoriontasun eramaileak

Bazen behin Kyondo izeneko herri txiki bat eta Afrikan zegoen. Bertako biztanleak oso pobreak ziren eta askotan bazkaltzeko ere ez zuten. Baino, hala ere, oso zoriontsuak ziren. Egun batean, Europako mutil bat joan zen bertara oporrak pasatzera.

Paisaiak asko gustatu zitzaizkion; zerua beti kolorez beterik zegoen, eguzkia erraldoia zen eta animali basatiak gizakien artean bizi ziren. Egia esateko herrialdea asko gustatu zitzaion eta momentu batez bertan bizitzen geratzea bururatu zitzaion.
 
Baino Afrikako bizitza oso gogorra zen, gogorregia berarentzat. Denak goizean goiz jaikitzen ziren eguzkiarekin batera, eta denak lanean jartzen ziren. Gizonezkoak ehizatzera joaten ziren beraien lantzekin; emakumeak aldiz pitxer erraldoiak eramaten zituzten buruan gainean urez betetzeko; eta haurrak berriz etxe-abereez arduratu behar zuten.

Egun batean mutila emakumeekin joan zen uraren bila. Iturrira bi orduko ibilaldiaren ondoren iritsi ziren. Oso nekagarria izan zen bero izugarria egiten zuelako. Pitxer guztiak bete ondoren, emakume batzuk egurren bila joan ziren gero herrian sua egin ahal izateko. Bakoitzak bere buruaren gainean 10 kilo baino gehiago eramaten zituzten.

Herrira iritsi zirenean, bertako nagusiak galdetu zion mutilari ea zer moduz pasatu zuen. Mutilak erantzun zion oso egun gogorra izan zela, beroa eta zama izugarriarengatik. “ez dut ulertzen horrelako lan gogorra eginez nola emakumeak eta zuek hain zoriontsuak izan zaitezketen!”.

Bertatik pasatzen zen emakume batek hori entzunda beraien sekretua kontatu zion: “gaur goizean ikusi duzun iturria magikoa da, bertatik behar dugun guztia lortzen dugu. Egurrean ere balore desberdinak topatzen ditugu, maitasuna, errespetua, berdintasuna eta elkar banatzea besteak beste. Guk egiten dugun bakarra da, balore horiek uretan eta egurretan ezkutatzea da eta ondoren herrira ekartzen dugu mundu guztia zoriontsua izan dadin”.

Mutilak ez zuen oso ondo ulertu, baino pitxerretan eta egurren artean begiratu ondoren, konturatu zen bertan zerbait berezia zegoela. Kyondo-ko biztanleak benetan jakintsuak ziren. Zoriontasuna edonon bilatzeko gai ziren. Nahiz eta bizimodu gogorra izan, beti zoriontasunaren eramaileak ziren. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario