miércoles, 10 de septiembre de 2014

ALAITASUNA gogoeta

Gogoeta: Alaitasun eramailea izan zaitez


Hemen gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez atsedena hartzen eta deskonektatzen aritu gara. Eta orain lanera itzultzeko garaia iritsi zaigu. Klaseko lagunekin topo egin eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu eta… Martxan jarri beharrean gaude eta horra hor gure gonbitea: Ikasturte honetan ILUSIOarekin has zaitez!!! ASMO ONez bete dezagun gure eskola!!! Askotan esan dizuegun bezala, eskolara ez gatoz bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Pertsona onak izatea eta elkar errespetatzea garrantzitsua da ere bai.

Zer da zuretzat alaitasuna? Zer behar duzu alaia izateko? Seguruenik burura etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak… izango dira. Baina gogoeta egin honekin: Imajinatzen al duzue mundu honetan gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra izatea? Edo musikarik ez izatea? Hortaz, zer da benetan alai eta zoriontsu egiten zaituena? Etorkizuna begira, zerk eman diezaguke alaitasuna?

Eta hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko eta gozatzeko asmoz. Lehen esan dugun bezala, guretzat ez da bakarrik inportantea irakastea, baizik eta pertsonak formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Horretarako ezinbestekoa da eskolara alai eta kontent etortzea, hemen baitaude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak, liburuak, pasio garaia, irakasleak… Zeure buruari galde egiozu: Zer egin dezaket alai eta kontent eskolara etortzeko? Zerk alaitzen nau?


Konturatzen bazarete eguneko ordu gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu edo umore txarrez egon? Goazen ba ondo pasatzera!!! Ongietorrik kolorez eta asmo onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen Ikasturtea ilusioz beterik!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario