domingo, 28 de septiembre de 2014

ALAITASUNA bideoa

Bideoa: Zikoinaren istoriotxoa

(jarrera kontua da, erronka baten aurrean borrokatu alaitasunez)










Hausnartzeko galderak:


-      Nola portatzen da hodeia? Gaiztoa al da? Zergatik?
-      Zergatik zikoinak jarraitzen du lanean?
-      Bere lana gustatzen al zaio?
-      Azkenean ondo moldatzen al dira hodeia eta zikoina?
-      Zoriontsuak eta alai bukatzen dute? Zergatik?

domingo, 21 de septiembre de 2014

ALAITASUNA keinua

Dinamika: Arkatz baten antzeko

Hilabete honetako dinamika aurreko asteko ipuinarekin lotuta egongo da. gogoratzen baduzue, aurreko astean aiton batek arkatz baten dituen bost ezaugarri azpimarratzen ditu; eta horiek dira gaurkoan landuko ditugunak. Ikasleak bost taldetan banatuko ditugu eta bakoitzak egokitu zaion galderari erantzun beharko dio. Bukaeran txoko bakoitzean bost erantzun desberdin izan beharko dituzte. Taldeetan idazten bukatzen dutenean ahoz irakurriko ditugu beraien erantzunak eta denen artean komentatu. Bukatzean, polita izango zen bost orrialdeak paretetan itsastea.
Hauek dira erantzun beharko dituzten galderak:   

*      ESKUA: Zerk mugitzen du zure bizitza? Zeri ematen diozu garrantzia bizitzan?

*      ZORROZKAILUA: Zertan afinatu beharko zenuke?

*      BORRAGOMA: Zer ezabatuko zenuke?

*      GRAFITOA (MINA): Zer zaindu beharko zenuke ikasturte honetan?

*      MARKAK: Zein markak utziko zenituzke bizitza honetan?



domingo, 14 de septiembre de 2014

ALAITASUNA ipuina

Ipuina: Arkatz baten antzeko

Umeak aitona gutuna idazten ari zela ikustean galdetu zion:
- Aitona, gu bioi buruzko pasartea idazten ari al zara? Edo nire buruari buruzkoa al da?
Aitonak irribarrez idazteari utzi eta bilobari esan zion:
- Bai, zuri buruz ari naiz. Hala ere, hitzak baino eskuan dudan arkatza da garrantzitsua. Zu handitzean, arkatzaren antzeko izan zaitezen gustatuko litzaidake.
Umeak harriduraz begiratu zuen arkatza eta ezer berezirik ez zuela ikusten galdetu zuen:
- Zerk egiten du berezia arkatza?
Aitonak erantzun zuen:
- Zer-nolako begiekin ikusten dituzun gauzak. Arkatz honek bost gaitasun ditu. Zuk zeuregan lantzen badituzu, munduan orekaz eta alai biziko zara.

Lehena: Gauza handiak egin ditzakezu. Ez ahaztu zure pausuak gidatzen duen Eskua. Esku honi Jainkoa deritzogu eta hark beti bide egokian jarriko zaitu.
Bigarrena: Noizean behin idazteari utzi eta zorrozkiloa erabili beharko duzu. Arkatzari min pixka bat emango dio, baina zorroztuko da. Hau da, zenbait min jaso beharko dituzu bizitzan pertsona hobea izateko.
Hirugarrena: Gaizki dagoena ezabatzeko aukera dago beti. Justiziaren bidean ibiltzeko zenbait zuzenketa egin beharko dituzu.
Laugarrena: Arkatzaren egurra edo kanpoko itxura ez da  inportantea, barruko grafitoa baizik. Beraz, zure barruan gertatzen dena ondo zaindu ezazu.
Bosgarrena: Arkatzak beti uzten ditu markak. Hortaz, zure bizitzan egingo duzun guztiak markak utziko ditu. Horregatik, egiten duzun horren jabea izan zaitez.


Hausnartzeko galderak:

-      Zer iruditu zaizu ipuina?
-      Zer erakutsi nahi zion aitonak bere bilobari?
-      Ados al zaudete aitonak esandakoarekin?

-      Zuei arkatz bat bezalakoak izatea gustatuko litzaizueke? Zergatik?

miércoles, 10 de septiembre de 2014

ALAITASUNA gogoeta

Gogoeta: Alaitasun eramailea izan zaitez


Hemen gaude berriro ere ikasturte berri batean. Bi hilabetez atsedena hartzen eta deskonektatzen aritu gara. Eta orain lanera itzultzeko garaia iritsi zaigu. Klaseko lagunekin topo egin eta oporretan gertatutakoak kontatu dizkiegu eta… Martxan jarri beharrean gaude eta horra hor gure gonbitea: Ikasturte honetan ILUSIOarekin has zaitez!!! ASMO ONez bete dezagun gure eskola!!! Askotan esan dizuegun bezala, eskolara ez gatoz bakarrik 2+2 zenbat den ikastera. Pertsona onak izatea eta elkar errespetatzea garrantzitsua da ere bai.

Zer da zuretzat alaitasuna? Zer behar duzu alaia izateko? Seguruenik burura etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak… izango dira. Baina gogoeta egin honekin: Imajinatzen al duzue mundu honetan gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra izatea? Edo musikarik ez izatea? Hortaz, zer da benetan alai eta zoriontsu egiten zaituena? Etorkizuna begira, zerk eman diezaguke alaitasuna?

Eta hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko eta gozatzeko asmoz. Lehen esan dugun bezala, guretzat ez da bakarrik inportantea irakastea, baizik eta pertsonak formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Horretarako ezinbestekoa da eskolara alai eta kontent etortzea, hemen baitaude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak, liburuak, pasio garaia, irakasleak… Zeure buruari galde egiozu: Zer egin dezaket alai eta kontent eskolara etortzeko? Zerk alaitzen nau?


Konturatzen bazarete eguneko ordu gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu edo umore txarrez egon? Goazen ba ondo pasatzera!!! Ongietorrik kolorez eta asmo onez beteriko ikasturte berri honetara. Hasi gaitezen Ikasturtea ilusioz beterik!!!

martes, 2 de septiembre de 2014

Ikasturte hasierako IPUINA

Zoriontasun eramaileak

Bazen behin Kyondo izeneko herri txiki bat eta Afrikan zegoen. Bertako biztanleak oso pobreak ziren eta askotan bazkaltzeko ere ez zuten. Baino, hala ere, oso zoriontsuak ziren. Egun batean, Europako mutil bat joan zen bertara oporrak pasatzera.

Paisaiak asko gustatu zitzaizkion; zerua beti kolorez beterik zegoen, eguzkia erraldoia zen eta animali basatiak gizakien artean bizi ziren. Egia esateko herrialdea asko gustatu zitzaion eta momentu batez bertan bizitzen geratzea bururatu zitzaion.
 
Baino Afrikako bizitza oso gogorra zen, gogorregia berarentzat. Denak goizean goiz jaikitzen ziren eguzkiarekin batera, eta denak lanean jartzen ziren. Gizonezkoak ehizatzera joaten ziren beraien lantzekin; emakumeak aldiz pitxer erraldoiak eramaten zituzten buruan gainean urez betetzeko; eta haurrak berriz etxe-abereez arduratu behar zuten.

Egun batean mutila emakumeekin joan zen uraren bila. Iturrira bi orduko ibilaldiaren ondoren iritsi ziren. Oso nekagarria izan zen bero izugarria egiten zuelako. Pitxer guztiak bete ondoren, emakume batzuk egurren bila joan ziren gero herrian sua egin ahal izateko. Bakoitzak bere buruaren gainean 10 kilo baino gehiago eramaten zituzten.

Herrira iritsi zirenean, bertako nagusiak galdetu zion mutilari ea zer moduz pasatu zuen. Mutilak erantzun zion oso egun gogorra izan zela, beroa eta zama izugarriarengatik. “ez dut ulertzen horrelako lan gogorra eginez nola emakumeak eta zuek hain zoriontsuak izan zaitezketen!”.

Bertatik pasatzen zen emakume batek hori entzunda beraien sekretua kontatu zion: “gaur goizean ikusi duzun iturria magikoa da, bertatik behar dugun guztia lortzen dugu. Egurrean ere balore desberdinak topatzen ditugu, maitasuna, errespetua, berdintasuna eta elkar banatzea besteak beste. Guk egiten dugun bakarra da, balore horiek uretan eta egurretan ezkutatzea da eta ondoren herrira ekartzen dugu mundu guztia zoriontsua izan dadin”.

Mutilak ez zuen oso ondo ulertu, baino pitxerretan eta egurren artean begiratu ondoren, konturatu zen bertan zerbait berezia zegoela. Kyondo-ko biztanleak benetan jakintsuak ziren. Zoriontasuna edonon bilatzeko gai ziren. Nahiz eta bizimodu gogorra izan, beti zoriontasunaren eramaileak ziren.